JARA

2008 Iraila 7 | Benetako bizimodua, Nerabeen bizimodua | Iruzkinik Ez

1- LIBURUAREN EZAUGARRIAK:

Izenburua: Jara

Idazlea: Jasone Osoro

Irudiak: Luis Astrain

Argitaletxea: Alfaguara

Hiria: Etxebarri

Urtea: 2001

Orrialde Kopurua: 133

ISBN: 84-8147-430-0

2-LABURPENA:

   Jarak 13 uete dauzka, bere laguna Hintza bezala. Biak handitzen ari dira, aldatzen ari dira . Jarari hilerokoa jaisten zaio eta, horren ondorioz, gauza asko pentsatzen hasten da.

3-GENEROA:

Eleberria

4-GAIA:

Nerabeen bizimodua

5-PERTSONAIAK:

Jara

Hintza

6-HONELA HASTEN DA:

   Kureloak gorriz tintatuak zituen Jarak.

7-KRITIKA:

   Gure adineko neskentzat batez ere dela iruditzen zait. Liburua aunitz gustatu zait, batez ere erreala delako, horrelakoak gehiago gustatzen zaizkit. Baina beste aldetik oso “xinplea” iruditzen zait, eta idazteko erreza.

8-BOTOA:

**** Oso ona

Egilea: Amaia Telletxea 2007/08

CRÓNICA DE UNA MUERTE ANUNCIADA

2008 Iraila 6 | Intriga | Iruzkinik Ez

1-LIBURUAREN EZAUGARRIAK:

Izenburua: Crónica de una muerte anunciada

Idazlea: Gabriel García Márquez

Argitaletxea: Bruguera

Hiria: Barcelona

Urtea: 1981

Orrialde kopurua: 192

ISBN: 84-020-7693-9

2- LABURPENA:

   Santiagok emakume bat haurdun uzten du eta neskaren anaiek, bere arrebari gertatu zaiona ikusita, Santiago hil nahi dute.

3-GENEROA:

Eleberria

4-GAIA:

Intriga, suspentsea

5-PERTSONAIAK:

Santiago:

Vicario anaiak:

6-HONELA HASTEN DA:

   El día que lo iban a matar Santiago Nasar se levantó a las 5,30 para esperar el buque en el que llegaba el obispo.

7-KRITIKA:

   Esan daiteke liburu hau agian gu baina zaharrago direnentzat izan daitekeela baina literatura gustuko duen edozeineri gomendatuko nioke. Gainera Gabriel García Márquez oso idazle famatua da eta sari garrantzitsuak irabazi ditu. Batzuentzat idazlerik hoberena da.

   Baliteke hasieran eta tartean oso polita ez izatea, baina irakurri ahala interesgarriagoa bihurtzen da, batez ere tarteko pasarte batzuetan eta bukaeran.

   Horregatik liburu hau literatura gustazen zaienei gomendatuko nieke, baina azkar aspertzen direnei eta emozio gogorrak gustatzen zaizkienei ez nieke gomendatuko

8-BOTOA:

**** oso ona

Egilea: Mayi Arriola 2007/08

LOS AMORES LUNÁTICOS:

2008 Iraila 6 | Maitasuna, Nerabeen bizimodua | Iruzkinik Ez

1-LIBURUAREN EZAUGARRIAK:

Izenburua: Los amores lunáticos

Idazlea: Lorenzo Silva

Argitaletxea: Anaya

Hiria: Madrid

Urtea: 2003

Orrialde kopurua: 135

ISBN: 84-667-1649-1

2-LABURPENA:

   Lehenengo aldiz maitemintzen den mutiko batetaz doa istorio hau. Gauza bitxiak gertatuko zaizkio gustatzen zaizkion bi neskekin , baina bere lagun baten laguntzarekin aurrera egingo du .

3-GENEROA:

Eleberria

4-GAIA:

Maitasuna, nerabeen bizimodua

5-PERTSONAIAK:

Pablo: Ez du maitemindi nahi.

Carlos: Pabloren lagunik onena, erraz maitemintzen dena.

Vanessa: Pablo beretaz maitemintzen da.

Leonor: Gaztelerako irakaslea, Pablo beretaz maitemintzen da.

6-HONELA HASTEN DA:

   Mi abuelo, que nunca hablaba por hablar, solía decir que el peor error que puede cometer un hombre es perder la cabeza por una mujer inadecuada.

7-KRITIKA:

   Liburua ona da, oso erreza da irakurtzeko, ez du zailtasun handirik. Gustatu egin zait gure adineko edozein pertsonari gertatzen ahal zaiolako.

   Batzuetan aspertu egin naiz zati batzuk oso antzekoak zirelako, baina hori kenduta liburua gustatu egin zait.

8-BOTOA:

**** Oso ona

Egilea: Olaia Ayuso 2007/08

ALÍ EN EL PAÍS DE LAS MARAVILLAS

2008 Iraila 3 | Umorea, Islama, Abentura | Iruzkinik Ez

1-LIBURUAREN EZAUGARRIAK:

Izenburua: Alí en el país de las maravillas

Idazlea: Alberto Vazquez Figueroa

Argitaletxea: RBA

Hiria: Barcelona

Urtea:2003

Orrialde Kopurua: 267

ISBN: 84-473-3535-6

2-LABURPENA:

   Alí Baharrek sekulako antza dauka Bin Ladenekin, beraz, amerikarrek, jendea lasaitzeko edo beldurra kentzeko, Ameriketara eraman nahi dute Afrikatik. Hegazkinean istripua izaten dute Las Vegasen gainean eta Alík ihes egiten du. Bertan abentura dibertigarriak bizitzen ditu.

3-GENEROA:

Eleberria

4-GAIA:

Abentura eta Umorea

5-PERTSONAIAK:

Alí

6-HONELA HASTEN DA:

   Nada en cuanto alcanzaba la vista. Arena y Piedras.

7-KRITIKA:

Liburo oso polita iruditu zait oso entretenigarria eta irrakuterraza delako. Abenturak oso dibertigarriak dira eta irudimen handia erabili da asmatzeko. Irakurtzea asko gustatzen ez zaion jendeari eta abentura bakarrik irakurtzen dutenei gomendatzen diet liburua, batez ere zaletasuna lortzeko. Noski, irakurtzea gustatzen zaionari ere gomendatzen diot¡¡¡¡

8-BOTOA:

*** Oso Ona

Egilea: Luka Remiro 2007/08

TXORAKIKERIAK

2008 Iraila 1 | Umorea | Iruzkinik Ez

 

1-LIBURUAREN EZAUGARRIAK:

Izenburua: Txorakikeriak

Idazlea: Kike Amonarriz

Argitaletxea: Elkar

Hiria: Irun

Urtea: 2004

Orrialde Kopurua: 202

2-LABURPENA:

Liburu guztia txistez beteta dago

3-GENEROA:

Txiste liburu bat da

4-GAIA:

Umorea

5-PERTSONAIAK:

   Ez dago pertsonai finkorik, baina batzuetan errepikatzen dira

6-HONELA HASTEN DA:

Txiste batekin hasten da.

7-KRITIKA:

   Batzuetan txisteak ez dira hain onak, baina beste batzuetan barregarriak dira. Gustu guztietako txisteak daude eta nik liburu hau irakurtzea gomendatuko nizueke. Niri gustatu zait eta ongi pasa dut irakurtzen.

8-BOTOA:

****Oso ona

Egilea: Arkaitz Retegi 2007/08

ZLATAREN EGUNKARIA

2008 Iraila 1 | Gerra, Nerabeen bizimodua | Iruzkin 1

1-LIBURUAREN EZAUGARRIAK:

Izenburua: Zlataren egunkaria

Idazlea: Zlata Filipovi´c

Itzultzailea: Koldo Biguriren

Argitaletxea: Desclee de Brouwer

Hiria: Bilbo

Urtea: 1994

Orrialde kopurua: 167

ISBN: 84-330-1036-0

2-LABURPENA:

   Zlata Filipovi´c izeneko 13 urteko neska batek bere eguneko bizitza eta sentimenduak kontatzen ditu. Bere herrian gerran daude eta gertatzen dena kontatzen digu.

3-GENEROA:

Biografia

4-GAIA:

Gerra, nerabeen bizimodua

5-PERTSONAIAK:

Zlata

Familiako kideak

6-HONELA HASTEN DA:

1991ko irailak 2, astelehena.

    Nire atzean udaldi luze beroa utzi dut, ezertan ere ez pentsatzeko opor egunak, eta beste ikasturte bat daukat aurrean.

7-KRITIKA:

   Nere ustez ez da irakurri ditudanetatik interesgarriena, izan ere zerbait falta duela uste dut, bapateko zerbait gertatzea adibidez. Ez zait hagitz liburu polita iruditu.

8-BOTOA:

* Ez oso ona

Egilea: Ainara Martin 2007/08

Powered by WordPress with Pool theme design by Borja Fernandez.
Istorio eta iruzkinen RSS jarioak. Valid XHTML and CSS. ^Top^

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5