BILA NAZATELA
2008 Abendua 2 | Benetako bizimodua, Maitasuna
1- LIBURUAREN EZAUGARRIAK:
Izenburua: Bila nazatela
Idazlea: Fernando Morillo
Irudiak: Xanti Rodriguez
Argitaletxea: Ibaizabal
Hiria: Zornotza - Euba
Orrialde Kopurua: 101
ISBN: 84-8325-317-8
2-LABURPENA:
Ainara, 16 urteko neska gazte bat da. Iñigo izeneko mutil bat ezagutzen du. Hasiera batean, biak lagun moduan daude baina denbora pasa ahala, Ainara ohartzen da mutilataz laguntasuna baino zerbait gehiago sentitzen duela. Ez Iñigo eta ez Ainara ez dira ohartzen maiteminduta daudela eta ez dira ausartzen elkarri sentitzen dutena erratera. Hori dela eta, elkarrengandik urrundu egingo dira, eta arazo asko izango dituzte. Ainarari, berak gertatzea nahi ez duen gauza bat gertatuko zaio eta ondotik aunitz damutuko da. Iñigo, Ainarak egin duenaz ohartuko da eta neskarekin aunitz haserretuko da. Azkenean…
3-GENEROA:
Eleberria
4-GAIA:
Liburu honetako gaia maitasuna da, eta aldi berean, benetako bizimodua nolakoa den eta honi aurre egin behar dela erraten digu.
5-PERTSONAIAK:
Ainara: 16 urteko neska gazte bat da. Liburu honetako protagonista da. Nahiko lotsatia da, eta bere sentimenduak azaltzea kostatzen zaio. Bere lagun batzuetaz inbidia pixka bat sentitzen du beraiek berak egiten ez dituen gauzak egiten dituztelako ez direlako bera bezain lotsatiak.
Iñigo: 16 urteko mutil bat da, eta Aianarataz maitemintzen da. Elkarrekin momentu politak biziko dituzte, baina, baita momentu txarrak eta zailak ere.
6-HONELA HASTEN DA:
Ez da erraza. Ez diotena diotela ere, ez da erraza gazte izatea.
7-KRITIKA:
Irakurritako liburu hau aunitz gustatu zait. Alde batetik gazteei beraien bizitzan gertatzen zaizkien momentu asko kontatzen dituelako, eta edozein identifika daitekelako kiburu honetako protagonistarekin. Protagonistaren jokabidea egokia iruditzen zait, kontuan hartuz momentu txarrak pasatzen dituelako, eta nahi duena egitera iristeko bere lotsak gainditu behar dituelako. Besteei irakurtzeko gomendatuko nieke liburu interesgarria delako eta nerabezaroan igarotzen diren momentu asko kontatzen dituelako.
8-BOTOA:
****Oso Ona.
Egilea: Silvia Telletxea Iraola.
Iruzkinik Ez »
Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. Aipuaren URIa
Iruzkina idatzi
Powered by WordPress with Pool theme design by Borja Fernandez.
Istorio eta iruzkinen RSS jarioak.
Valid XHTML and CSS. ^Top^