1936 GERRA HAURREI KONTATUA
2008 Urria 14 | Historia, Gerra | Iruzkinik Ez
1- LIBURUAREN EZAUGARRIAK:
Izenburua: 1936ko gerra haurrei kontatua
Idazlea: Iñaki Egaña
Irudiak: Esteban Montorio
Argitaletxea: Txalaparta
Hiria: Tafalla
Urtea: 2004
Orrialde Kopurua: 65
ISBN: 84-8136-388-X
2-LABURPENA:
Liburu honek 1936ko Espainiako gerra zibila kontatzen du, eta Euskal herrian gertatu zena eta Euskal herriko armadan kontatzen du gehien bat.
3-GENEROA:
Eleberria
4-GAIA:
Espainiako gerra zibila
5-PERTSONAIAK:
Ez dago
6-HONELA HASTEN DA:
Errepublika garaia zen, erregerik ez zegoeneko garaia.
7-KRITIKA:
Historia edo gerrak gustatzen zaien pertsonentzat polita izanen da, baina neri ez zait asko gustatu. Gainera, data asko jartzen ditu eta nahasten naiz.
8-BOTOA:
** Irakur daiteke
Egilea: Javier Etxebeste 2008/09
ZLATAREN EGUNKARIA
2008 Iraila 1 | Gerra, Nerabeen bizimodua | Iruzkin 11-LIBURUAREN EZAUGARRIAK:
Izenburua: Zlataren egunkaria
Idazlea: Zlata Filipovi´c
Itzultzailea: Koldo Biguriren
Argitaletxea: Desclee de Brouwer
Hiria: Bilbo
Urtea: 1994
Orrialde kopurua: 167
ISBN: 84-330-1036-0
2-LABURPENA:
Zlata Filipovi´c izeneko 13 urteko neska batek bere eguneko bizitza eta sentimenduak kontatzen ditu. Bere herrian gerran daude eta gertatzen dena kontatzen digu.
3-GENEROA:
Biografia
4-GAIA:
Gerra, nerabeen bizimodua
5-PERTSONAIAK:
Zlata
Familiako kideak
6-HONELA HASTEN DA:
1991ko irailak 2, astelehena.
Nire atzean udaldi luze beroa utzi dut, ezertan ere ez pentsatzeko opor egunak, eta beste ikasturte bat daukat aurrean.
7-KRITIKA:
Nere ustez ez da irakurri ditudanetatik interesgarriena, izan ere zerbait falta duela uste dut, bapateko zerbait gertatzea adibidez. Ez zait hagitz liburu polita iruditu.
8-BOTOA:
* Ez oso ona
Egilea: Ainara Martin 2007/08
KOADERNO HANDIA
2008 Abuztua 30 | Gerra, Gazteen eta helduen arteko harremanak | Iruzkinik Ez
1-LIBURUAREN EZAUGARRIAK
Izenburua: Koaderno Handia
Idazlea: Agota Kristof
Azalaren irudigilea: Antton Olariaga
Itzultzailea: Eskarne Mujika Gallastegi
Argitaletxea: Alberdania
Hiria: Irun
Urtea: 2002
Orrialde kopurua: 219
ISBN: 84-88669-49-6
2.LABURPENA
Gerra zibil baten garaian kokatuta dago liburua, bi mutil bizki, gerra dela eta, hiri handitik herri txiki batera eramaten ditu amak. Herri txikian amonarekin bizi izango dira.Amona eta inguruan duten giroa oso bereziak dira…
3.GENEROA
Eleberria
4.GAIA
Gerra, helduen eta gazteen arteko harremak.
5.PERTSONAIAK :
Bizkiak: Bi anai bizki dira, 8 urtekoak, hagitz gogorrak bihurtzen dira gertatu zaizkien gauzak direla eta.
Amona: Emakume zaharra baina lan haunitz egiten duena. Hagitz gogorra da eta oixka bat gaiztoa.
6.HONELA HASTEN DA
Hiri handitik gatoz.
7.BOTOA : **** Oso Ona
Egilea: Amaia Lukanbio 2007/08
Powered by WordPress with Pool theme design by Borja Fernandez.
Istorio eta iruzkinen RSS jarioak.
Valid XHTML and CSS. ^Top^