1936 GERRA HAURREI KONTATUA
2008 Urria 14 | Historia, Gerra | Iruzkinik Ez
1- LIBURUAREN EZAUGARRIAK:
Izenburua: 1936ko gerra haurrei kontatua
Idazlea: Iñaki Egaña
Irudiak: Esteban Montorio
Argitaletxea: Txalaparta
Hiria: Tafalla
Urtea: 2004
Orrialde Kopurua: 65
ISBN: 84-8136-388-X
2-LABURPENA:
Liburu honek 1936ko Espainiako gerra zibila kontatzen du, eta Euskal herrian gertatu zena eta Euskal herriko armadan kontatzen du gehien bat.
3-GENEROA:
Eleberria
4-GAIA:
Espainiako gerra zibila
5-PERTSONAIAK:
Ez dago
6-HONELA HASTEN DA:
Errepublika garaia zen, erregerik ez zegoeneko garaia.
7-KRITIKA:
Historia edo gerrak gustatzen zaien pertsonentzat polita izanen da, baina neri ez zait asko gustatu. Gainera, data asko jartzen ditu eta nahasten naiz.
8-BOTOA:
** Irakur daiteke
Egilea: Javier Etxebeste 2008/09
LEÓN EL AFRICANO
2008 Abuztua 31 | Historia, Islama | Iruzkinik Ez
1-LIBURUAREN EZAUGARRIAK:
Izenburua: León el africano
Idazlea: Amin Maalouf
Itzultzailea: Maria Teresa Gallego Urrutia eta Maria Teresa Reverte Cejudo
Argitaletxea: Alfaguara
Hiria: Madrid
Urtea: 1990
Orrialde Kopurua: 326
ISBN: 84-206-5401-9
2- LABURPENA:
Granada, hiri musulmana, gazlelauen menpe erortzekotan dagoenean, Hassan el Alamín jaiotzen da familia aberts batean, eta naiz eta berak ez jakin, abenturaz betetako bizia dauka esperoan.
3-GENEROA:
Eleberria
4-GAIA:
Historia, islama
5-PERTSONAIAK:
León: XV eta XVI. mendeen artean bizi izan zen musulman bat, Granadan jaioa.
6-HONELA HASTEN DA:
A mí Hassan, hijo de Mohamed el Alamín, a mí, Juan León de Médicis, circuncidado por la mano de un barbero y bautizado por la mano de un Papa, me llaman hoy el aficano, pero ni de África ni de Arabia ni de Europa soy.
7-KRITIKA:
Orokorrean irakurri dudan eleberri onenetako bat iruditu zait, baina azkenaldeko partea nahiko astuna eta aspergarria iruditu zait.
Hasteko, eleberriaren gaia eta bertan deskribatzen tokiak asko gustatu zaizkit, eta, gainera, kultura musulmanarenganako mirespena sortarazi dit. Idazleak istoriari bapatean itzulia emateko duen gaitasunak etengabe irakurtzera eraman nau, protagonistaren abenturak nora joatera edo zer egitera eramango duten jakin gabe.
Liburutik gehien gustatu zaidan atala hasiera izan da, hasierako hiria: Granada, oso interesantea iruditzen zaidalako eta Granada gaztelauen menpe erori zeneko gertakaria edozeinek ulertzeko bezala azaltzen duelako idazleak, “txapa” sartu gabe.
Bestaldetik, istorioaren bukaera ez zait gustatu protagonista gelditzen delako eta idazleak kontatzen dizkigulako gertakari historiko batzuk protagonista agertu gabe.
Bukatzeko esan dezaket, historian zehar bidaiatu eta Afrika, Asia eta Europa ezagutu nahi duenarentzat, liburu hau aukera ona dela.
8-BOTOA:
*** Ona
Egilea: Mahats Lanz Solbes 2007/08
Powered by WordPress with Pool theme design by Borja Fernandez.
Istorio eta iruzkinen RSS jarioak.
Valid XHTML and CSS. ^Top^