SAKONEKO IZUA
2008 Azaroa 18 | Misterioa, Beldurra, Intriga, Abentura | Iruzkinik Ez1- LIBURUAREN EZAUGARRIAK:
Izenburua: Hotzikarak: Sakoneko izua
Idazlea: R.L.Stine
Argitaletxea: Ediciones B
Urtea: 1997
Orrialde Kopurua:118
ISBN: 84-406-7682-4
2-LABURPENA:
D.Deep, Sara, eta Billyk pasa duten udarik beldurgarriena kontatzen da liburu honetan. Gauza misteriotsuak ikusi eta gertatu dira.
3-GENEROA:
Ipuia
4-GAIA:
Beldurra, intriga, abentura eta misterioa
5-PERTSONAIAK:
Deep Doktorea: jubilatuta dago eta itsasoko espezieak aztertzea da bere zaletasuna.
Shara: Billy protagonistaren arreba da, bere zaletasuna uran igeri egitea da, bere anaiari bazilatzeaz aparte.
Billy: Historioko protagonista da, 12 urte ditu eta itsas munstroak harrapatzea du gogoko.
Alexander: Deep doktoreren laguntzailea da, baina diruagatik abandonatu eta traizionatzen die.
6-HONELA HASTEN DA:
Han nintzen ni, hirurogei metro itsaspean, nire bizitzako ehizarik handienean, arraia zuri handia harrapatu nahirik. Hala esaten zioten kostazainek koartelean, baina nik Joe esaten nion, Joe utsik.
7-KRITIKA:
Ez zait asko gustatu, portadan ageri den marrazoa liburu barrenean ez da agertzen, aipatu bakarrik egiten dute. Eta portadan ere Hotzikarak dio, baina ez du beldurrik ematen, abenturazko liburua da nire ustez.
8-BOTOA:
* irakur daiteke
Egilea: Mikel Arriola 2008/09
IRRIBARREZ HIL
2008 Azaroa 11 | Misterioa, Intriga, Suspentsea | Iruzkinik Ez1- LIBURUAREN EZAUGARRIAK:
Izenburua:Irribarrez Hil
Idazlea: R.L.Stine
Itzultzailea: Matías Múgica
Argitaletxea: Ediciones B
Hiria: Bartzelona
Urtea: 1998
Orrialde Kopurua: 143
ISBN: 84-406-8070-8
2-LABURPENA:
Greg eta bere lagunak etxe zahar eta arraro batean kamera zahar bat aurkitzen dute.Kamera ez da bertzeak bezalakoa eta liburuak, kamerarekin izaten dituzten gorabeherak kontatzen ditu.
3-GENEROA:
Eleberria
4-GAIA:
Misterioa, Intriga
5-PERTSONAIAK:
Greg:Mutil gazte bat da, gure adinekoa, pertsona ona da.
Shari: Gure adineko neska da, pertsona eta lagun ona da.
Spidey: Gizon zaharra da, Coffman izeneko etxe zahar eta misteriotsu batean bizi da. Pertsona gaizkoa dela dirudien arren ez da ematen duen bezalakoa.
Txori eta Michael: Greg eta Shariren lagun minak dira, hauek ere bertzeak bezala pertsona onak dira.
6-HONELA HASTEN DA:
Pitts Landingen ez dago ezer egiteko, esan zuen Michael Warnerrek eskuak bakero zurbilen sakeletan zituela.
7-KRITIKA:
Istorioa, hasieran ez zen hagitz polita, baina bukaeran, engatxatu egin ninduen. Izen arraroak agertzen dira eta pixka bat nahasten zen, baina orokorrean istorioa ez zen itsusia. Niri gustatu zait gure adineko neska mutil talde bat delako protagonista.
8-BOTOA:
***ona.
Egilea:Maitane Alzuri 2008/09
CRÓNICA DE UNA MUERTE ANUNCIADA
2008 Iraila 6 | Intriga | Iruzkinik Ez
1-LIBURUAREN EZAUGARRIAK:
Izenburua: Crónica de una muerte anunciada
Idazlea: Gabriel García Márquez
Argitaletxea: Bruguera
Hiria: Barcelona
Urtea: 1981
Orrialde kopurua: 192
ISBN: 84-020-7693-9
2- LABURPENA:
Santiagok emakume bat haurdun uzten du eta neskaren anaiek, bere arrebari gertatu zaiona ikusita, Santiago hil nahi dute.
3-GENEROA:
Eleberria
4-GAIA:
Intriga, suspentsea
5-PERTSONAIAK:
Santiago:
Vicario anaiak:
6-HONELA HASTEN DA:
El día que lo iban a matar Santiago Nasar se levantó a las 5,30 para esperar el buque en el que llegaba el obispo.
7-KRITIKA:
Esan daiteke liburu hau agian gu baina zaharrago direnentzat izan daitekeela baina literatura gustuko duen edozeineri gomendatuko nioke. Gainera Gabriel García Márquez oso idazle famatua da eta sari garrantzitsuak irabazi ditu. Batzuentzat idazlerik hoberena da.
Baliteke hasieran eta tartean oso polita ez izatea, baina irakurri ahala interesgarriagoa bihurtzen da, batez ere tarteko pasarte batzuetan eta bukaeran.
Horregatik liburu hau literatura gustazen zaienei gomendatuko nieke, baina azkar aspertzen direnei eta emozio gogorrak gustatzen zaizkienei ez nieke gomendatuko
8-BOTOA:
**** oso ona
Egilea: Mayi Arriola 2007/08
ILARGIAREN ALABA
2008 Abuztua 30 | Beldurra, Intriga, Suspentsea | Iruzkinik Ez

1-LIBURUAREN EZAUGARRIAK
Izenburua: Ilargiaren alaba.
Idazlea: Toti Martinez de Lezea.
Azalaren irudigilea: Aritz Alzaibar.
Itzultzailea: Jose Luis Padron.
Argitaletxea: Alfaguara Zubia.
Bilduma: Sail Gorria.
Hiria: Etxebarri (Bizkaia).
Urtea: 2003.Urtea.
Orrialde kopurua: 147 orri.
ISBN: 84-8147-874-1.
2.LABURPENA 1609.urtean Zugarramurdin gertatutako istorio bat da. Madalen neskato bat da bere gurasoekin basoan bizi dena. Tamalez bere aita hil egiten da. Momentu horretan, baita ere, herrira inkisidore bat iritxi da bertan sorginak daudela uste duelako eta haiek akabatzeko asmoz.
3.GENEROA Eleberria.
4.GAIA Beldurra eta intriga .
5.PERTSONAIAK :
-Madalen: neskatoa.
-Andra Gaila: adineko emakumea.
-Estebania: emakume heldua.
-Inkisidorea: adineko gizona.
-On Leon: apaiz adintua.
-Mauda: 45 bat urteko emakumea.
-Julian: 50 urte inguruko gizona.
6.HONELA HASTEN DA. 1609ko Iraila. Lainoak, leku magiko hura sekretuan eta mundutik aparte gorde nahi balu bezala, begirada arrotzetik ezkutatzen zuen herrialde osoa.
7.BOTOA : **** Oso ona.
Egilea: Amaia Lukanbio 2007/08
Powered by WordPress with Pool theme design by Borja Fernandez.
Istorio eta iruzkinen RSS jarioak.
Valid XHTML and CSS. ^Top^