ALÍ EN EL PAÍS DE LAS MARAVILLAS

2008 Iraila 3 | Umorea, Islama, Abentura | Iruzkinik Ez

1-LIBURUAREN EZAUGARRIAK:

Izenburua: Alí en el país de las maravillas

Idazlea: Alberto Vazquez Figueroa

Argitaletxea: RBA

Hiria: Barcelona

Urtea:2003

Orrialde Kopurua: 267

ISBN: 84-473-3535-6

2-LABURPENA:

   Alí Baharrek sekulako antza dauka Bin Ladenekin, beraz, amerikarrek, jendea lasaitzeko edo beldurra kentzeko, Ameriketara eraman nahi dute Afrikatik. Hegazkinean istripua izaten dute Las Vegasen gainean eta Alík ihes egiten du. Bertan abentura dibertigarriak bizitzen ditu.

3-GENEROA:

Eleberria

4-GAIA:

Abentura eta Umorea

5-PERTSONAIAK:

Alí

6-HONELA HASTEN DA:

   Nada en cuanto alcanzaba la vista. Arena y Piedras.

7-KRITIKA:

Liburo oso polita iruditu zait oso entretenigarria eta irrakuterraza delako. Abenturak oso dibertigarriak dira eta irudimen handia erabili da asmatzeko. Irakurtzea asko gustatzen ez zaion jendeari eta abentura bakarrik irakurtzen dutenei gomendatzen diet liburua, batez ere zaletasuna lortzeko. Noski, irakurtzea gustatzen zaionari ere gomendatzen diot¡¡¡¡

8-BOTOA:

*** Oso Ona

Egilea: Luka Remiro 2007/08

LEÓN EL AFRICANO

2008 Abuztua 31 | Historia, Islama | Iruzkinik Ez

1-LIBURUAREN EZAUGARRIAK:

Izenburua: León el africano

Idazlea: Amin Maalouf

Itzultzailea: Maria Teresa Gallego Urrutia eta Maria Teresa Reverte Cejudo

Argitaletxea: Alfaguara

Hiria: Madrid

Urtea: 1990

Orrialde Kopurua: 326

ISBN: 84-206-5401-9

2- LABURPENA:

   Granada, hiri musulmana, gazlelauen menpe erortzekotan dagoenean, Hassan el Alamín jaiotzen da familia aberts batean, eta naiz eta berak ez jakin, abenturaz betetako bizia dauka esperoan.

3-GENEROA:

Eleberria

4-GAIA:

Historia, islama

5-PERTSONAIAK:

León: XV eta XVI. mendeen artean bizi izan zen musulman bat, Granadan jaioa.

6-HONELA HASTEN DA:

A mí Hassan, hijo de Mohamed el Alamín, a mí, Juan León de Médicis, circuncidado por la mano de un barbero y bautizado por la mano de un Papa, me llaman hoy el aficano, pero ni de África ni de Arabia ni de Europa soy.

7-KRITIKA:

   Orokorrean irakurri dudan eleberri onenetako bat iruditu zait, baina azkenaldeko partea nahiko astuna eta aspergarria iruditu zait.

   Hasteko, eleberriaren gaia eta bertan deskribatzen tokiak asko gustatu zaizkit, eta, gainera, kultura musulmanarenganako mirespena sortarazi dit. Idazleak istoriari bapatean itzulia emateko duen  gaitasunak etengabe irakurtzera eraman nau, protagonistaren abenturak nora joatera edo zer egitera eramango duten jakin gabe.

   Liburutik gehien gustatu zaidan atala hasiera izan da, hasierako hiria: Granada, oso interesantea iruditzen zaidalako eta Granada gaztelauen menpe erori zeneko gertakaria edozeinek ulertzeko bezala azaltzen duelako idazleak, “txapa” sartu gabe.

   Bestaldetik, istorioaren bukaera ez zait gustatu protagonista gelditzen delako eta idazleak kontatzen dizkigulako gertakari historiko batzuk protagonista agertu gabe.

   Bukatzeko esan dezaket, historian zehar bidaiatu eta Afrika, Asia eta Europa ezagutu nahi duenarentzat, liburu hau aukera ona dela.

8-BOTOA:

*** Ona

Egilea: Mahats Lanz Solbes 2007/08

Powered by WordPress with Pool theme design by Borja Fernandez.
Istorio eta iruzkinen RSS jarioak. Valid XHTML and CSS. ^Top^

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5