BILA NAZATELA

2008 Abendua 2 | Benetako bizimodua, Maitasuna | Iruzkinik Ez

 

1- LIBURUAREN EZAUGARRIAK:

Izenburua: Bila nazatela

Idazlea: Fernando Morillo

Irudiak: Xanti Rodriguez

Argitaletxea: Ibaizabal

Hiria: Zornotza - Euba

Orrialde Kopurua: 101

ISBN: 84-8325-317-8

2-LABURPENA:

Ainara, 16 urteko neska gazte bat da. Iñigo izeneko mutil bat ezagutzen du. Hasiera batean, biak lagun moduan daude baina denbora pasa ahala, Ainara ohartzen da mutilataz laguntasuna baino zerbait gehiago  sentitzen duela. Ez Iñigo eta ez Ainara ez dira ohartzen  maiteminduta daudela eta ez dira ausartzen elkarri sentitzen dutena erratera. Hori dela eta, elkarrengandik urrundu egingo dira, eta arazo asko izango dituzte. Ainarari, berak gertatzea nahi ez duen gauza bat gertatuko zaio eta ondotik aunitz damutuko da. Iñigo, Ainarak egin duenaz ohartuko da  eta neskarekin aunitz haserretuko da. Azkenean…

3-GENEROA:

 Eleberria

4-GAIA:

Liburu honetako gaia maitasuna da, eta aldi berean, benetako bizimodua nolakoa den eta honi aurre egin behar dela erraten digu.

5-PERTSONAIAK:

Ainara:  16 urteko neska gazte bat da. Liburu honetako protagonista da. Nahiko lotsatia da, eta bere sentimenduak azaltzea kostatzen zaio. Bere lagun batzuetaz inbidia pixka bat sentitzen du beraiek berak egiten ez dituen gauzak egiten dituztelako ez direlako bera bezain lotsatiak.

Iñigo: 16 urteko mutil bat da, eta Aianarataz maitemintzen da. Elkarrekin momentu politak biziko dituzte, baina, baita momentu txarrak eta zailak ere.

6-HONELA HASTEN DA:

Ez da erraza. Ez diotena diotela ere, ez da erraza gazte izatea.

7-KRITIKA:

Irakurritako liburu hau aunitz gustatu zait. Alde batetik gazteei beraien bizitzan gertatzen zaizkien momentu asko kontatzen dituelako, eta edozein identifika daitekelako kiburu honetako protagonistarekin. Protagonistaren jokabidea egokia iruditzen zait, kontuan hartuz momentu txarrak pasatzen dituelako, eta nahi duena egitera iristeko bere lotsak gainditu behar dituelako. Besteei irakurtzeko gomendatuko nieke liburu interesgarria delako eta nerabezaroan igarotzen diren momentu asko kontatzen dituelako.

8-BOTOA:

****Oso Ona.

Egilea: Silvia Telletxea Iraola.

LA MASAI BLANCA

2008 Azaroa 4 | Maitasuna, Abentura | Iruzkinik Ez

1-LIBURUAREN EZAUGARRIAK:

Izenburua: La masai blanca

Idazlea: Corinne Hofmann

Itzultzailea: Isi Feuerhake

Argitaletxea: Debolsillo

Urtea: 2007

Orrialde Kopurua: 380 or.

ISBN: 978-84-8346-401-1

2-LABURPENA:

Corinne Hofmann Afrikara joaten da bere mutil Markosekin. Iristen denean  masai bat ezagutu eta han geratzen da bizitzen. Dena den, han   gauzak ez dira hain errazak.

3- GENEROA:

Autobiografia

4- GAIA

Abentura, Maitasuna

5-PERTSONAIAK:

Corinne: Emakume honek bere bizipen bat kontaten du.

Lketinga: Afrikan bizi den masai bat da.

Napirai: Corinnek eta Lketingak izaten duten alaba da.

6-HONELA HASTEN DA:

Un esplendoroso aire tropical nos recibe a nuestra llegada al aeropuerto de Mombasa, y allí mismo lo presiento y lo noto ya: este es mi país, aquí me sentiré a gusto…

7- KRITIKA:

Liburua asko gustatu zait.

8-BOTOA:

****Oso ona.

Egilea: Leire Telletxea 2008/09

LOS AMORES LUNÁTICOS:

2008 Iraila 6 | Maitasuna, Nerabeen bizimodua | Iruzkinik Ez

1-LIBURUAREN EZAUGARRIAK:

Izenburua: Los amores lunáticos

Idazlea: Lorenzo Silva

Argitaletxea: Anaya

Hiria: Madrid

Urtea: 2003

Orrialde kopurua: 135

ISBN: 84-667-1649-1

2-LABURPENA:

   Lehenengo aldiz maitemintzen den mutiko batetaz doa istorio hau. Gauza bitxiak gertatuko zaizkio gustatzen zaizkion bi neskekin , baina bere lagun baten laguntzarekin aurrera egingo du .

3-GENEROA:

Eleberria

4-GAIA:

Maitasuna, nerabeen bizimodua

5-PERTSONAIAK:

Pablo: Ez du maitemindi nahi.

Carlos: Pabloren lagunik onena, erraz maitemintzen dena.

Vanessa: Pablo beretaz maitemintzen da.

Leonor: Gaztelerako irakaslea, Pablo beretaz maitemintzen da.

6-HONELA HASTEN DA:

   Mi abuelo, que nunca hablaba por hablar, solía decir que el peor error que puede cometer un hombre es perder la cabeza por una mujer inadecuada.

7-KRITIKA:

   Liburua ona da, oso erreza da irakurtzeko, ez du zailtasun handirik. Gustatu egin zait gure adineko edozein pertsonari gertatzen ahal zaiolako.

   Batzuetan aspertu egin naiz zati batzuk oso antzekoak zirelako, baina hori kenduta liburua gustatu egin zait.

8-BOTOA:

**** Oso ona

Egilea: Olaia Ayuso 2007/08

AZKEN BABALOREA

2008 Abuztua 30 | Umorea, Maitasuna | Iruzkin 1

 

1-LIBURUAREN EZAUGARRIAK:

Izenburua: Azken babalorea

Idazlea: Raymond Plante

Itzultzailea: J. Sarasola

Argitaletxea: Elkarlanean

Urtea: 2006

Orrialde Kopurua: 100

ISBN: 84-8331-375-8

2-LABURPENA:

François da liburu honetako protagonista. Institutuan ere ez da hagitz ezaguna jendearen artean, eta neskekin ez du arrakasta handirik. Anik Vicent-etaz maitemintzen da, baina Anik beste mutil batekin dabil. Eleberri honetan, Françoisek maitasun kontuetan izaten dituen arazoak kontatuko dizkigu.

3- GENEROA:

Eleberria

4- GAIA:

Maitasuna eta Umorea

5-PERTSONAIAK:

François: Liburu honen protagonista da, hagitz ikasle ona da eta ez dahagitz ezaguna nesken artean.

Anik Vicent: Neska alaia eta irekia da. Hagitz atsegina da eta institutu osoan ezaguna da.

Lukas: Françoisen lagunik onena da. Ez da hagitz ikasle ona baina lagun ona da.

6-HONELA HASTEN DA:

Eulia! Euli bat irentsi dut. Ez kaka pilatako eulitzar horietakoa, ia ziur nago horretan. Baliteke eltxo ziztrin bat izatea, ikusi ez batut egin, baina eulia, nolanahi ere.

7- KRITIKA:

Polita da liburu hau, baina pixka bat aspergarria. Erraz irakurtzen da eta entretenitzeko ongi dago, baina une bat iristen da aspertua zaudela eta ez duzula gogorik liburua irakurtzeko. Pertsonaiak nahiko ohikoak dira eta istorioa ere nahiko sinesgarria da, horrek erraztasun gehiago ematen dio irakurleari. Ez zait aunitz gustatu nola idazten duen Raymon Plantek. Gauza berdinak aunitz aipatzen ditu eta “txapa” sartzen du. Horrelako momentuetan liburua uzteko gogoa ematen dit. Istorioa ere nahiko xinplea da eta sobera orri erabiltzen dituela kontatzeko iruditzen zait. Hala ere , batzuetan umore puntu batzuk sartzen ditu eta horrek puntu bat gehiago ematen dio liburuari. Liburua interesgarria dela esango nuke, baina puntu gehiegi eman gabe.

8-BOTOA:

** Interesgarria

Egilea: Itxaro Etxague 2007/08

Powered by WordPress with Pool theme design by Borja Fernandez.
Istorio eta iruzkinen RSS jarioak. Valid XHTML and CSS. ^Top^

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5