LOS ESPEJOS VENECIANOS
2008 Azaroa 25 | Misterioa | Iruzkinik Ez
1- LIBURUAREN EZAUGARRIAK:
Izenburua: Los espejos venecianos
Idazlea: Joan Manuel Gisbert
Irudiak: Ez dauka irudirik
Itzultzailea: Bertsio originala da.
Argitaletxea: Edelvives
Hiria: Zaragoza
Urtea:2007
Orrialde Kopurua:129
ISBN:978-84-263-4848-7
2-LABURPENA:
Ikasle bat Paduara doa italianoa ikastera eta etxe zahar batera joaten da hostala beteta dagoelako. Parean jauregi desalokatu bat ikusten du. Denborarekin , hortan Balzani familiaren maldizio bat dagoela ezagutzen du.
3-GENEROA:
Eleberria
4-GAIA:
Misterioa
5-PERTSONAIAK:
Giovanni Conti : ikasle gazte bat da , protagonista da. Napolitanoa da.
6-HONELA HASTEN DA:
El joven estudiante de letras Giovanni Conti llego a padua al atardecer del ultimo domingo de marzo.
7-KRITIKA:
Misterioz beteta dago horren ondorioz oso erakargarria da momentu batzuetan . Bestetan ordez, nahiko aspergarria.
8-BOTOA:
****Oso Ona.
Egilea: Ibai Blanco
SAKONEKO IZUA
2008 Azaroa 18 | Misterioa, Beldurra, Intriga, Abentura | Iruzkinik Ez1- LIBURUAREN EZAUGARRIAK:
Izenburua: Hotzikarak: Sakoneko izua
Idazlea: R.L.Stine
Argitaletxea: Ediciones B
Urtea: 1997
Orrialde Kopurua:118
ISBN: 84-406-7682-4
2-LABURPENA:
D.Deep, Sara, eta Billyk pasa duten udarik beldurgarriena kontatzen da liburu honetan. Gauza misteriotsuak ikusi eta gertatu dira.
3-GENEROA:
Ipuia
4-GAIA:
Beldurra, intriga, abentura eta misterioa
5-PERTSONAIAK:
Deep Doktorea: jubilatuta dago eta itsasoko espezieak aztertzea da bere zaletasuna.
Shara: Billy protagonistaren arreba da, bere zaletasuna uran igeri egitea da, bere anaiari bazilatzeaz aparte.
Billy: Historioko protagonista da, 12 urte ditu eta itsas munstroak harrapatzea du gogoko.
Alexander: Deep doktoreren laguntzailea da, baina diruagatik abandonatu eta traizionatzen die.
6-HONELA HASTEN DA:
Han nintzen ni, hirurogei metro itsaspean, nire bizitzako ehizarik handienean, arraia zuri handia harrapatu nahirik. Hala esaten zioten kostazainek koartelean, baina nik Joe esaten nion, Joe utsik.
7-KRITIKA:
Ez zait asko gustatu, portadan ageri den marrazoa liburu barrenean ez da agertzen, aipatu bakarrik egiten dute. Eta portadan ere Hotzikarak dio, baina ez du beldurrik ematen, abenturazko liburua da nire ustez.
8-BOTOA:
* irakur daiteke
Egilea: Mikel Arriola 2008/09
IRRIBARREZ HIL
2008 Azaroa 11 | Misterioa, Intriga, Suspentsea | Iruzkinik Ez1- LIBURUAREN EZAUGARRIAK:
Izenburua:Irribarrez Hil
Idazlea: R.L.Stine
Itzultzailea: Matías Múgica
Argitaletxea: Ediciones B
Hiria: Bartzelona
Urtea: 1998
Orrialde Kopurua: 143
ISBN: 84-406-8070-8
2-LABURPENA:
Greg eta bere lagunak etxe zahar eta arraro batean kamera zahar bat aurkitzen dute.Kamera ez da bertzeak bezalakoa eta liburuak, kamerarekin izaten dituzten gorabeherak kontatzen ditu.
3-GENEROA:
Eleberria
4-GAIA:
Misterioa, Intriga
5-PERTSONAIAK:
Greg:Mutil gazte bat da, gure adinekoa, pertsona ona da.
Shari: Gure adineko neska da, pertsona eta lagun ona da.
Spidey: Gizon zaharra da, Coffman izeneko etxe zahar eta misteriotsu batean bizi da. Pertsona gaizkoa dela dirudien arren ez da ematen duen bezalakoa.
Txori eta Michael: Greg eta Shariren lagun minak dira, hauek ere bertzeak bezala pertsona onak dira.
6-HONELA HASTEN DA:
Pitts Landingen ez dago ezer egiteko, esan zuen Michael Warnerrek eskuak bakero zurbilen sakeletan zituela.
7-KRITIKA:
Istorioa, hasieran ez zen hagitz polita, baina bukaeran, engatxatu egin ninduen. Izen arraroak agertzen dira eta pixka bat nahasten zen, baina orokorrean istorioa ez zen itsusia. Niri gustatu zait gure adineko neska mutil talde bat delako protagonista.
8-BOTOA:
***ona.
Egilea:Maitane Alzuri 2008/09
Powered by WordPress with Pool theme design by Borja Fernandez.
Istorio eta iruzkinen RSS jarioak.
Valid XHTML and CSS. ^Top^