IRRIBARREZ HIL

2008 Azaroa 11 | Misterioa, Intriga, Suspentsea | Iruzkinik Ez

1- LIBURUAREN EZAUGARRIAK:

Izenburua:Irribarrez Hil

Idazlea: R.L.Stine

Itzultzailea: Matías Múgica

Argitaletxea: Ediciones B

Hiria: Bartzelona

Urtea: 1998

Orrialde Kopurua: 143

ISBN: 84-406-8070-8

2-LABURPENA:

Greg eta bere lagunak etxe zahar eta arraro batean kamera zahar bat aurkitzen dute.Kamera ez da bertzeak bezalakoa eta liburuak, kamerarekin izaten dituzten gorabeherak kontatzen ditu.

3-GENEROA:

Eleberria

4-GAIA:

 Misterioa, Intriga

5-PERTSONAIAK:

Greg:Mutil gazte bat da, gure adinekoa, pertsona ona da.

Shari: Gure adineko neska da, pertsona eta lagun ona da.

Spidey: Gizon zaharra da, Coffman izeneko etxe zahar eta misteriotsu batean bizi da. Pertsona gaizkoa dela dirudien arren ez da ematen duen bezalakoa.

Txori eta Michael: Greg eta Shariren lagun minak dira, hauek ere bertzeak bezala pertsona onak dira.

6-HONELA HASTEN DA:

Pitts Landingen ez dago ezer egiteko, esan zuen Michael Warnerrek eskuak bakero zurbilen sakeletan zituela.

7-KRITIKA:

Istorioa, hasieran ez zen hagitz polita, baina bukaeran, engatxatu egin ninduen. Izen arraroak agertzen dira eta pixka bat nahasten zen, baina orokorrean istorioa ez zen itsusia. Niri gustatu zait gure adineko neska mutil talde bat delako protagonista.

8-BOTOA:

***ona.

Egilea:Maitane Alzuri 2008/09

ILARGIAREN ALABA

2008 Abuztua 30 | Beldurra, Intriga, Suspentsea | Iruzkinik Ez

1-LIBURUAREN EZAUGARRIAK 

Izenburua: Ilargiaren alaba.

 Idazlea: Toti Martinez de Lezea.

Azalaren irudigilea: Aritz Alzaibar.

Itzultzailea: Jose Luis Padron.

Argitaletxea: Alfaguara Zubia.

Bilduma: Sail Gorria.

Hiria: Etxebarri (Bizkaia).

 Urtea: 2003.Urtea.

Orrialde kopurua: 147 orri.

ISBN: 84-8147-874-1.

  2.LABURPENA  1609.urtean Zugarramurdin gertatutako istorio bat da. Madalen neskato bat da bere gurasoekin basoan bizi dena. Tamalez bere aita hil egiten da. Momentu horretan, baita ere, herrira inkisidore bat iritxi da bertan sorginak daudela uste duelako eta haiek akabatzeko asmoz.

   3.GENEROA Eleberria.

   4.GAIA  Beldurra eta intriga .

   5.PERTSONAIAK :

 -Madalen: neskatoa.

-Andra Gaila: adineko emakumea.

 -Estebania: emakume heldua.

 -Inkisidorea: adineko gizona.

 -On Leon: apaiz adintua.

 -Mauda: 45 bat urteko emakumea. 

 -Julian: 50 urte inguruko gizona.

   6.HONELA HASTEN DA.    1609ko Iraila. Lainoak, leku magiko hura sekretuan eta mundutik aparte gorde nahi balu bezala, begirada arrotzetik ezkutatzen zuen herrialde osoa.

   7.BOTOA : **** Oso ona.

Egilea: Amaia Lukanbio 2007/08

Powered by WordPress with Pool theme design by Borja Fernandez.
Istorio eta iruzkinen RSS jarioak. Valid XHTML and CSS. ^Top^

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5