CASTAFIOREREN BITXIAK

2008 Azaroa 21 | Umorea | Iruzkinik Ez

1- LIBURUAREN EZAUGARRIAK:

Izenburua: Castafioreren bitxiak.

Idazlea: Hergé

Argitaletxea: Elkar

Urtea: 1985

Orrialde Kopurua:62

ISBN: 84-7529-238-0

2-LABURPENA:

Castafiore anderea kapitainaren etxera joaten da denboraldi batez bizitzera, eta bertan gauza asko pasatzen dira, gauza horietatik kapitainarentzat gutxi dira onak. Castafiore andereak behin eta berriz “galtzen” ditu bere bitxiak.

3-GENEROA:

komikia

4-GAIA:

Umorea

5-PERTSONAIAK:

Kapitaina: Moulinsart etxean bizi da, gauza txar asko gertatzen zaizkio, horien artean hanka bihurritu egiten duela eta Castafiore anderea bere etxera joaten dela.

Tintin: Kapitainaren laguntzailea da, beti elkarrekin daude.

Castafiore anderea: Arazo pare bat izaten ditu eta Moulinsart-era joatea erabakitzen du, kapitainari galdetu gabe, zuzen joaten da idatzizko bat bidali eta gero.

6-HONELA HASTEN DA:

Zoragarria da hau! Maiatza, udaberriaren bihotza…! Izadia Bizitasunez gainezka…

7-KRITIKA:

Ez zait aunitz gustatu, hor gertatzen dena normalean pasatzen ez delako, gauza batzuk ongi daude, baino ez da nire gustukoa.

8-BOTOA:

* irakur daiteke

Egilea: Beñat Irazoki 2008/09

SUPER SIMPSON

2008 Azaroa 18 | Umorea | Iruzkinik Ez

1- LIBURUAREN EZAUGARRIAK:

Izenburua: Super Simpson

Idazlea: Matt Groening

Irudiak: Bill Morrison

Argitaletxea: Grupo Zeta

Urtea: 1995

Orrialde Kopurua:300 inguru

ISBN: 84-406-2915-X

2-LABURPENA:

Komiki honetan Simpson familiari pasatako historia pare bat kontatzen dira.

3-GENEROA:

komikia

4-GAIA:

Liburu honen gaia umorea da nagusi

5-PERTSONAIAK:

Homer: Gizon tripontzi traketsa

March: Homerren andreagaia. Oso alaia

Bart: Homer eta March-en seme bakarra. Oso bihurria da

Lisa: Homer eta March-en alaba bat da. Oso argia da

Maggye:Homer eta Marchen alaba bat da. Oraindik ez daki hitz egiten baina argia da.

Abe Simpson: Homerren aita da. Ez da batere argia

7-KRITIKA:

Niri liburu hau  asko gustatu zait Simpsonetaz hitz egiten duelako. Komiki hau oso humoretsua da.

8-BOTOA:

**** Oso ona

Egilea: Asier Sein 2008/09

PERNANDO AMEZKETARRA

2008 Azaroa 18 | Umorea, Benetako bizimodua | Iruzkinik Ez

1-LIBURUAREN EZAUGARRIAK:

Izenburua: Pernando Amezketarra

Idazlea: Joxe Antonio Ormazabal

Argitaletxea: Elkarlanean

Urtea: 1998

Orrialde Kopurua: 167

ISBN:84-8331-054-6

2-LABURPENA:

Bertan Pernando Amezketarraren pasarteak kontatzen dira eta bere bertso batzuk.

3- GENEROA:

Eleberria

4- GAIA:

Umorea eta benetako bizimodua.

5-PERTSONAIAK:

Pernando:30 urte, oso barregarria, alferra eta bertsolaria.

6-HONELA HASTEN DA:

Euskal Herriko txoko guztietaraino zabaldu dira ahoz-aho, Pernandoren esaera eta gertakizunak.

7- KRITIKA:

Aunitz gustatu zait irri asko egin dudalako eta Pernandoren pasarte batzuk ezagutu ditudalako.

8-BOTOA:

****Oso ona

Egilea: Ibon Erdozain Ibarra//2008

GALTZERDI SUIZIDA

2008 Azaroa 18 | Umorea | Iruzkin 1

1-LIBURUAREN EZAUGARRIAK:

Izenburua: Galtzerdi suizida

Idazlea: Mariasun Landa

Argitaletxea: Elkar

Urtea: 2006

Orrialde Kopurua: 93

ISBN: 978-84-8331-795-2

2-LABURPENA:

Galtzerdi bat laugarren solairutik erori zen eta harrezkero pasatzen zaizkion gauzak kontatzen ditu liburu honek, sagu ingeles bat etortzen zaio eta berekin kontu batzuk izaten ditu.

3- GENEROA:

Eleberria

4- GAIA:

Umorea

5-PERTSONAIAK:

Galtzerdi bat, eta sagu bat.

6-HONELA HASTEN DA:

Galtzerdi bat zintzilikatzen dute eta galtzerdiak aske izan nahi du eta laugarren solairutik bota egiten da.

Sagu bat etortzen zaio eta galtzerdia, sagu ingelesa dela konturatzen da.

7- KRITIKA:

Liburua errax irakurtzen da baina pixkat aspergarria da, ez da dibertigarria istorioa baina zerbait irakurtzeko ongi dago liburua.

8-BOTOA:

*ez oso ona.

Egilea: Unai Udaeta, 2008/2009

ASTO BONBEROREN LEHENENGO ABENTURAK

2008 Azaroa 18 | Umorea | Iruzkinik Ez


1-LIBURUAREN EZAUGARRIAK:

Izenburua: Asto bonberoren lehenengo abenturak

Idazlea: Peio Mari Añorga

Argitaletxea: Erein

ISBN: 84847568064X

2-LABURPENA:

Liburu honetan asto baten bizitza kontatzen da. Hau da, bizitzan gertatzen zaizkion gauzak baina umore puntu batekin

3- GENEROA:

Ipuina

4- GAIA:

Umorea

5-PERTSONAIAK:

Animalia asko agertzen dira istoria guztian zehar baina momentuoro agertzen den pertsonaia astoa da

6-HONELA HASTEN DA:

Ez da furgoneta, ez da mikrobusa edo karrerautoa, karrerauto deskapotablea esan nahi dut

7- KRITIKA:

Liburu hau irakurri daiteke motza eta interesgarria delako, zati batzuk dibertigarriak ere baditu.

8-BOTOA:

** Interesgarria

Egilea: Unai Almandoz 2008/09

FRAY PERICO Y SU BORRICO

2008 Azaroa 18 | Umorea | Iruzkinik Ez

1-LIBURUAREN EZAUGARRIAK:

Izenburua: Fray Perico y su borrico

Idazlea: Juan Muñoz Martin

Argitaletxea: Ediciones sm

Hiria: Madrid

Urtea:2001

Orrialde Kopurua:124

ISBN:84-348-0863-3

2-LABURPENA:

Bi fraile konbentu batean bizi dira eta fraile bat bere astoarekin etortzen da eta denetik egiten dute.

3-GENEROA:

Ipuina

4-GAIA:

Umorea

5-PERTSONAIAK:

Fraileak eta astoa

6-HONELA HASTEN DA:

Pues señor: esto eran veinte frailes que vivian en un convento muy antiguo,cerquita de salamanca

7-KRITIKA:

Oso polita da dibertigarria delako

8-BOTOA:

*** oso ona

Egilea: Iker Gonzalez 2008/09


MORTADELO Y FILEMÓN: “PÁNICO EN EL ZOO”

2008 Azaroa 18 | Umorea | Iruzkinik Ez

1- LIBURUAREN EZAUGARRIAK:

Izenburua:  Mortadelo y Filemón “Pánico en el zoo”

Idazlea:  Francisco Ibañez

Irudiak: Francisco Ibañez

Argitaletxea: Ediciones B, S.A

Hiria: Bartzelona

Urtea: 2007

Orrialde Kopurua: 44

ISBN: 978-84-406-4383-4

2-LABURPENA:

Zoon pertsona bat esperimentuak egiten ari da animaliekin eta beraien ezaugarriak aldatzen ari da, adibidez kokodrilo bat zikoina bat dela uste du eta zikoina kokodriloa dela uste du. Hori konpontzeko Mortadelo eta Filemón zoora joaten dira.

3-GENEROA:

komikia

4-GAIA:

Umorea

5-PERTSONAIAK:

Mortadelo: Burusoila da eta sudur handia du, betaurrekoak ditu eta altua da. Beti mozorratuta dabil.

Filemon: Bi ile bakarrik ditu eta umore oso txarrekoa da.

6-HONELA HASTEN DA:

“¡Palomitas, titas, titas, titas!”

7-KRITIKA:

Liburu hau erraz irakur daiteke eta dibertigarria da.

  8-BOTOA:

**** Oso Ona

Egilea: Joseba Martinez    2008/09

ASTERIX Y LA HOZ DE ORO

2008 Azaroa 14 | Umorea, Abentura | Iruzkin 1

1- LIBURUAREN EZAUGARRIAK:

Izenburua:Asterix y la hoz de oro

Idazlea: Rene Goscinny

Irudiak: Albert Uderzo 

Argitaletxea: Salvat

Hiria: Madril

Urtea: 2002

Orrialde Kopurua: 46

ISBN: 84-345-6720-2

2-LABURPENA:

Asterix eta Obelix lagun bat zuten druida izenekoa eta urrezko igitaia behar zuen. Horretako Asterix eta Obelix Luteciara joan behar dira, eta bidean zehar bandidoak eta beste zenbait gauza suertatzen zaizkie. Lutecian daudenean igitaiak egiten dituen pertsona sekuestratua daukate eta Asterix eta Obelix bere bila hasten dira. Azkenean harrapatu egiten dute eta urrezko igitaiakin beren herrira bueltan etortzen dira. 

3-GENEROA:

Komikia

4-GAIA:

 Umorea eta abentura

5-PERTSONAIAK:

Asterix: Oso abenturazalea eta oso txikia da.

Obelix: Oso handia da eta denei laguntzeko prest dago.

6-HONELA HASTEN DA:

En la pequeña aldea, ferozmente independiente , donde habitaba Asterix, los guerreros galos viven en paz…

7-KRITIKA:

Liburu oso polita da eta erraz irakurtzen da. Ez da oso zaila irakurtzeko eta irakurtzea gomendatu egiten dizuet.

8-BOTOA:

*****Bikain

Egilea: Josu Etxepare 2008/09

ASTERIX EN BRETAÑA

2008 Azaroa 14 | Umorea, Abentura | Iruzkinik Ez

1- LIBURUAREN EZAUGARRIAK:

Izenburua:Asterix en Bretaña

Idazlea: Rene Goscinny

Irudiak: Albert Uderzo

Itzultzailea: Jaime Perich

Argitaletxea: Salvat

Hiria: Madril

Urtea: 2000

Orrialde Kopurua: 48

ISBN: 84-345-6726-1

2-LABURPENA:

Asterix eta Obelixek pozoi magikoa eraman behar dute eta erromatarrek kentzen diete. Pozoi magikoaren bila joaten dira erromatarrengana eta azkenean berreskuratzen dute. Erromatarrek bonba bat jaurti eta lehertzen dute. Asterixek beste belar batzuekin edari bat egiten du eta pozoi magikoa dela erraten die, orduan denek hartu eta erromatarrei irabazten diete.

3-GENEROA:

Komikia

4-GAIA:

 Umorea eta abentura

5-PERTSONAIAK:

Asterix: Oso abenturazalea eta oso txikia da.

Obelix: Oso handia da eta denei laguntzeko prest dago.

6-HONELA HASTEN DA:

Por el mar Britannicum, brazo de agua que separa bretaña vía pirata navega con prudencia…

7-KRITIKA:

Istorio oso polita da eta gainera entretenigarria. Erraz irakurtzen da eta oso irudi ederrak ditu.

8-BOTOA:

*****Bikain

Egilea:Jon Jorajuria 2008/09

TITEUF 3: ABRE LOS OJOS

2008 Urria 31 | Umorea | 2 Iruzkin

1-LIBURUAREN EZAUGARRIAK:

Izenburua: Titeuf 3: Abre los ojos

Idazlea: Zep

Itzultzailea: Perez Navarro

Argitaletxea: Salvat

Urtea: 2001

Orrialde Kopurua: 48

ISBN: 84-345-0979-2

2-LABURPENA:

Titeuf ume gazte bat da eta beste gazte guztiak bezala bihurikeriak egiten ditu. Komiki honetan  bere bizitzan egiten dizkioten bromak eta berak egiten dituen zenbait biurrikeri kontatzen ditu.

3- GENEROA:

komikia

4- GAIA 

Umorea

5-PERTSONAIAK:

TITEUF: liburuko pertsonaia da . Ile mordo batzuk ditu tente eta oso aurpegi arraroa dauka.

MANU: Titeufen laguna da eta oso teteloa da.

6-HONELA HASTEN DA:

Tras 5 semanas de negociaciones ha consagido que mis padres se rindan…

7- KRITIKA:

Komikia oso polita da . Oso ongi pasatzen da irakurtzen barregarria delako. Elkarrizketak gaur egungo eran jarrita daude gazteak solasten duten moduan. Neri asko gustatu zait eta irakurtzera animatzen zaituztet.

8-BOTOA:

*****Bikain

Egilea: Josu Etxepare 2008/09

Hurrengo orrialdea »

Powered by WordPress with Pool theme design by Borja Fernandez.
Istorio eta iruzkinen RSS jarioak. Valid XHTML and CSS. ^Top^

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5