LOS TECNOPADRES

2008 Azaroa 4 | Zientzia-fikzioa | Iruzkinik Ez

1- LIBURUAREN EZAUGARRIAK:

Izenburua:  Los tecnopadres

Idazlea:  Alejandro Jodorowsky

Irudiak: Zoran Janjetov

Itzultzailea: Lidia Fernandez

Argitaletxea: Norma

Hiria: Bartzelona

Urtea: 2003

Orrialde Kopurua: 52

ISBN: 84-8431-729-3

2-LABURPENA:

“Los tecnopadres” zientzia-fikziozko komiki bat da. Ez da luzea eta irakurtzeko erraza da. Espazioan gertatutako istorio bat kontatzen du liburu honek. Emakume bateri bortxatu eta ondoren izaten dituen haurren inguruan kokatzen da istorioa. Bere seme beltzaranari ondo tratatazen dio, beste biei ,berriz , mesprezuz eta ironiazko bizi batera kondenatzen ditu amak.

3-GENEROA:

komikia

4-GAIA:

Zientzia fikzioa

5-PERTSONAIAK:

Ama: Bertan agintzen duena da. Seme bat bakarrik du maite, beste biak itsusiak direnez ez ditu gustoko, izan ere komikiaren hasieran agerzen den bezala bortxatu egiten dute, eta horregatik seme bat zuri zuria jaiotzen da alaba berriz gorria eta gehien maite duen semea beltzarana da.

Semea 1:  Zuri zuria da. Emakumeari bortxatu ziotenean, haurdun geratu zen seme honetaz beste biekin batera. Amak ez duenez maite, bere arrebarekin ezkutuan bizi ohi da lanak egiten.

Alaba: Hau ere aita ezezagunekoa da beste biak bezala, kolore gorrikoa da eta bere amak ez du batere maite. Izan ere, bere anaiarekin batera gauzak garbitzen eta izkutuan ibili ohi da bere amak ez bait dio beste gauzarik egiten uzten.

Semea 2: Hau berriz, oso maitatua da, nahiz eta aita ezezagunekoa izan Beltzarana da eta jaio zenetik amak oso begiko du. Hau ez da bere bi anai-arrebak bezala bizi, honek etxean nahi duen guztia du, amak ematen bait dio.

6-HONELA HASTEN DA:

“Ahora que lejos de la galaxia maldita, atravesamos en paz el espacio intersideral”

7-KRITIKA:

  Komiki hau ez zait asko gustatu, izan ere zientzia fikzioa ez zait gustatzen eta hau oso subrealista dela iruditu zait. Irakurtzeko garaian ez zait zaila egin, baina, egia esan,  istorioa ez zait  gustatu.

8-BOTOA:

** Irakur daiteke.

Egilea: Olaia Iantzi 2008/09

Powered by WordPress with Pool theme design by Borja Fernandez.
Istorio eta iruzkinen RSS jarioak. Valid XHTML and CSS. ^Top^

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5